lekuak

ARANETXEA Gaztetxeak, honako errekurtso hauek ditu, Ibarreko gazte guztien eskura. Eskaera orria bete eta nahi duzun egunerako gela bat erreserbatu ahal izango duzu.

LUDOTEKA - ENTSEGU-GELA
Egurrezko zorua eta beirazko hormak dituen gela, lagunen artean egoteko edo eta entsaiatzeko.

ERABILERA ANITZEKO GELA
Edozein eskulan egiteko gela. Aranetxeak, erremintak eta materialak, zure eskura jartzen ditu.

JOLAS GELA
Jolaserako gune aproposa. Bertan bi mahai-futbol, billar bat, itu elktroniko eta ping-pon mahai bat aurkituko dituz.

MAHAI-JOKOEN GELA
Mahai-jokuez hornituta: Xake, Partxisa, Tribial, Risk, 'Conekta Cuatro', Monopoli...

ORDENADORE-GELA
Bost ordenagailu. Interneterako sarrera doan.Bertan eskolako lanak egin ditzakezu, baita irudiak eta testuak inprimatu.

BATZAR-GELA, TELEBISTA
Gazte taldeen bileretarako gela. Bertan telebista, bideoa eta dvd dagoelarik.

ALDIZKARIAK Hemen gai ugarietako aldizkariak aurkituko dituzu: umorea, motorra,musika, arte eszenikoak, mendia, bidaiak...

INFORMAZIO-GUNEA
Ikusi duzun bezala, zure interesa piztu dezakeen informazio guztiak billtzen ditugu. Era berean 'Asexorate Buzoia' sortu dugu. Bertan sexualitateari edo beste gaiei buruz, zure zalantzak kontsultatu ahal izango duzu.

SKATE ARRAPALA
Skate arrapala gurpilduna. Edozein lekura eraman dezakezu saltoak praktikatzeko.

ATE TXIKIAK
Futboleko bi ate txiki (3x3) edonora ramateko.