Animazio taldea

Jarduera hau 2002. urtean hasi zen, 9 eta 12 urte bitarteko 12 neska-mutiko talde batekin. Hasieran herriko jendearen zankoak birziklatu genituen baina aski ez zirenez gureak egitera hasi ginen. Beraiek egin zituzten zankoak eta denbora gutxi barru bukatu zituzten.

Hasieran, inork ez zekien zankoetan ibiltzen eta aldamio baten laguntzaz ibiltzen ziren, honen inguruan bueltak emanez, baina pixkanaka aldentzen joan ziren eta, laster, laguntzarik gabe ibiltzen ziren.

Jarduera honek berekin ekarri zuen beste diziplina batzuk, malabareetan jokatzeko pilotak egiten hasi ginen eta baita pilotak jaurtitzen baita oreka mantentzeko pilota handietan igotzen ere.

Herriko jaiak iritsi zirenean erabaki genuen Mutiloabeitiko kalejiran parte hartu behar genuela, baina hortarako zankodunak mozorrotu behar genituen eta azken momentuan , hortik ziren gauzak birziklatuz ibili ginen; kalejira oso dibertigarria izan zen, baina denek adostu zuten jantziak prestatuagoak izan behar zirela et erregeen egunerako kalejira dotoreago prestatzen hasi ginen.

Errege-eguneko kalejira: bakeroen karroza bat egingo zen eta guk ere erabili genuen gai hori gure kalejira egiteko.Irailan hasi ginen prestaketa lanekin eta gazteeek zaldi batzuk egin zituzten zankoetarako. Goma-aparreko buru batzuk egin zituzten, hauek egur bati itsatsiz, zinten bidez sorbaldetan lotu zituzten.

2004ko Kalejira ,zirku gaia landu genuen, bertan pistako buruzagi bat zegoen, gainontzeko artistei zuzentzeko. Zirku honetako artistak, domadore bat bere ostrukekin, gizon indartsua pisuak jasotzen eta bi pailazo ziren. Kalejira hau Mutiloabeitiko eta Mutiloagoitiko jaietan egin genuen.Gazteak oso gustora egon ziren, heuren pertsonaiekin jolasten.







Orain arte egin dugun azken kalejira, Asterix eta Obelix eta erromatarrei buruz zen.Kalejira hau gehien landu duguna izan da.Denontzako jantziak egin ditugu, ezkutuak, lantzak eta armadurak erromatarrentzat. Kaskoak, txirikordak goma-aparreko urdaiazpiko bana Asterix eta Obelixentzat.Mutiloagoitiko jaietan egin dugu.

Ordutegia:

Ostiralero, 18:00etatik-20:00etara eta Aranguren Ibarreko, 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat da. Lan honekin, ardurak esnaraztea, harremanak estutzea eta aisiaz gozatzeko modu ezberdinak ezagutzea lortu nahi dugu. Jardueraren oinarriak, zankoak egitea, zankoetan ibiltzea, malabareen materiala prestatzea eta malabar jolasak dira.

Ikasten ditugun teknika hauek, Aranguren Ibarreko herrietan, kalejirak egiteko erabiltzen dira.